TORRES
Podcast edo i-rratsaioak blogari.net-en
Podcast edo i-rratsaio bat (zer da?) egiteko blogari nola erabili azalduko dugu gaurkoan.
Podcast edo i-rratsaio bat egiteko lehenengo pausua grabaketa bat egitea da. Grabaketaren gaia artikulu honetatik kanpo gelditzen bada ere, programa hauek erabil daitezke (baita beste batzuk ere):
Audacity (librea eta sistema eragile guztientzat)
PodProducer (pribatiboa eta windows sistema eragilearentzat bakarrik)
Grabazioa egin dugun momentuan, grabazio hau mp3 (edo ogg) formatuan gorde eta gure zerbitzarira igo behar dugu (badaude doanekoak direnak).
Ondoren, gure fitxategia igo dugularik, fitxategia dagoen helbidea ezagutu beharko dugu http://gurehelbidea/fitxategia.mp3 adibidez. Mezu bat sortzean esteka atalean helbide hau sartu beharko dugu.
Hori egin ondoren jadanik gure RSS2.0 fitxategia podcast edo i-rratsaio batean bihurtu da, baina blogari.net-ek eskaintzen dituen aukera guztiak ikusi nahi baditugu, gure itxura “podcast” izeneko itxurara alda dezakegu.
Era honetan gure bloga podcast-a egiteko berezia den itxura bat hartzen du, sindikazioari garrantzi gehiago ematen zaio, sartu den mp3 fitxategiari zuzenean blogetik entzuteko erreproduktore txiki bat gehitzen zaio etab.